2012-05-17

GOSARI OSASUNTSUA

GOSARI OSASUNTSUA
2012ko maiatzaren 16an, gosari osasuntsua gelan antolatu genuen. Horretarako lau taldetan banatu ginen ondorengo ardurak betetzeko: laranja zukua prestatu, ogia txigortu, ekarritako janariak mahaian kokatu eta gosarirako beharrezko tresneria banatu. Dena prest zegoenean aulkian eseri eta gosari ederra dastatu genuen.
Goiza oso goxoa eta lasai izan da. Denok ongi sentitu izan gara!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

2012-05-07

INGELERAKO BARNETEGIA


Gu, San Andres ikastetxeko 6.mailako ikasleak gara. Aurten apirilaren 23tik 27ra  Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxera joateko aukera izan dugu ingelesa ikastera. Barnetegi honen helburua, ondo pasatzeaz gain ingelesa ikastea da.
Gurekin batera, Bilboko “Sánchez Marcos” ikastetxeko 6. mailako 16 ikasle  etorri ziren. Bertan pasatu ditugun bost egun hauetan oso harreman ona izan dugu, oso jatorrak  baitziren. 


Argazki gehiago HEMEN
OÑATIKO IRTEERA
 2012ko Martxoaren 14an,asteazkena, Oñatiko ARRIKRUTZ kobazuloa ezagutzera hurbildu ginen.Uraren eragina ikusi ondoren, ur horiek URREXOLA zentral elektrikora nola heltzen diren ikusi genuen. Azkenik bertako makinen (turbina, generadorea eta transformadorea) funtzionamendua azaldu ziguten.
Argazki gehiago HEMEN

2012-03-12

KARLOS AIZPURUA










Pasa den otsailaren 24an, Karlos Aizpurua idazlea gure eskolan izan zen. 5. eta 6. mailako ikasleok Mattin bere liburua irakurri genuen. Berarekin izandako solasaldian bertsolaritzari  eta euskalkiei buruz hitzegin eta azkenik  saio atsegina igaro genuen bertsoak asmatuz eta jolastuz.

6.MAILA

 








                    6.A                                                                      6.B

Kaixo denoi!
Gu 6.mailakoak gara.Bi urterekin hasi ginen San Andresen eta ordutik hona 10 urte pasatu dira,  ikasturte hau, gure azkenengo urtea izango da.

2012-03-05

San Andres azoka



Azaroak 28an San Andres azoka antolatu genuen. Horretarako, gela guztien artean, zein  produktu ekarri erabaki genuen. Astelehen goizean azoka antolatu genuen. Arratsaldean 3.4.,5. eta 6. mailakoak azoka ikustera joan ginen.
Hurrengo egunean, asteartean, ahal genuen guztiok  baserritar jantzita etorri ginen.
Haur hezkuntzakoak,1.eta 2. mailakoak azoka bisitatu,txistorra jan eta heziketa fisikoa egiten dugun aretoan dantzatu zuten.
Bestalde, 3.,4.,5.,eta 6.mailako ikasleak 9:00etatik 11:00etara klasea eduki genuen. Ondoren txistorra jan eta beheko jolastokian dantzatu genuen.
 

LIMOIA ETA ELEKTRIZITATEA


Elektrizitatea nola lortu aztertu dugu, baita froga batzuk egin ere. Adibidez, limoiaren bidez zinka eta kuprearen bidez elektrizitatea lortu daitekeela  ikusi dugu, “voltimetroak” bere karga adierazi baitigu.