2012-03-05

San Andres azoka



Azaroak 28an San Andres azoka antolatu genuen. Horretarako, gela guztien artean, zein  produktu ekarri erabaki genuen. Astelehen goizean azoka antolatu genuen. Arratsaldean 3.4.,5. eta 6. mailakoak azoka ikustera joan ginen.
Hurrengo egunean, asteartean, ahal genuen guztiok  baserritar jantzita etorri ginen.
Haur hezkuntzakoak,1.eta 2. mailakoak azoka bisitatu,txistorra jan eta heziketa fisikoa egiten dugun aretoan dantzatu zuten.
Bestalde, 3.,4.,5.,eta 6.mailako ikasleak 9:00etatik 11:00etara klasea eduki genuen. Ondoren txistorra jan eta beheko jolastokian dantzatu genuen.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario